Elkarlanak Aramaioko alkatearen prozesamendua salatu eta ekainak 13rako manifestazioak deitu ditu


AHT gelditu! Elkarlanak Aramaioko alkate Asier Agirreren aurka irekitako zigor-prozesua gogor salatzen du. Egun, Aramaioko alkatea epaiketaren zain dago fiskaltzak bere inhabilitazioa eskatu baitu “prebarikazio delitua eta epaileekiko desobedientzia delitua” egotzita. Delitu horiek leporatzeko arrazoitzat hartzen du fiskaltzak Aramaioko bizilagunen artean Abiadura Handiko Trenaren azpiegiturari buruzko inkesta bat egitea. AHT Gelditu! Elkarlanarentzat prozesamendu hori ekintza politikoaren urraketa garbia izateaz gain, helburu antidemokratiko argi bat du: herri-kontsultak egitea zigortu eta azpiegitura honen aurkako ahotsak isilarazi, AHTren aurka gizarte-mugimendu eta udalek izan dezaketen aurkakotasunaren gainean zigor-presioa areagotuz.2007ko irailaren 30ean, Aramaioko herriak AHTren inguruko inkesta egin zuen. Bizilagunek emandako erantzuna eredugarria izan zen, Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren mehatxu eta debeku-ahaleginen gainetik, Aramaioko herritarren erdia baino gehiagok (% 54) parte hartu baitzuen aipatu ekimenean; gainera, parte hartu zuten pertsonen % 97k AHTren aurkako jarrera adierazi zuten. Guztira, 673 pertsona izan ziren ekimenarekin bat egin zutenak eta 654 pertsonek esan zioten ezetz AHTri, 10ek aldeko jarrera azaldu zuten eta bederatzik zurian erantzun zuten. Horrela, Aramaioko bizilagunek azpiegituraren inguruan erabakitzeko borondatea adierazteaz gain, Abiadura Handiko Trenari ezezko borobila eman zioten. Esan beharra dago ekimenak, hilabete batzuk lehenago 657 bizilagunek, auzo-alkate guztiek eta joera politiko desberdinetako zinegotziek AHTren inguruko galdeketa eskatuz egindako eskaera bati erantzun ziola.

Beraz, AHT Gelditu! Elkarlanak Asier Agirreren prozesamendua salatzen du eta AHTaren eragina jasango duten herriei azpiegituraren gaineko erabaki-ahalmen osoa itzultzea eskatzen du, bai eta interes lokal eta kolektiboen aurka doan eta ingurumen-eragin handia duten beste azpiegitura-proiektuen gaineko erabaki-ahalmena ere.

Harro baiezta dezakegu, nahiz eta organo publikoek sistematikoki informazioa ezkutatzeko joera izan eta AHTren aldeko propaganda hutsa egin, AHT Gelditu! Elkarlanak AHTren inguruko informazioa herritarrei helaraztea lortu duela, garapen-ereduaren inguruko eztabaidak sortu dituela eta hain eragin kaltegarria izango duen azpiegitura honen inguruan demokratikoki erabaki dezan herriari hitza eman diola.

Gauzak horrela, herri-kontsultak Euskal Herri osoan egin dira jada; Lapurdin, Nafarroan, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Zehazki AHTk urratuko eta beren inguruen bizi-kalitatea kaltetuko lituzkeen 7 eskualdetan egin dira kontsulta horiek: Arabako Lautada, Debagoiena, Durangaldea, Goierri, Tolosaldea, Sakana eta Lapurdiko Kostaldea.

Izan ere, AHTren inguruan orain arte burutu diren 13 herri-galdeketek zerbait erakutsi badute, euskal gizartean herritarren parte-hartzerik gabeko erabakiak hartuta inposatu nahi diguten azpiegituraren aurrean akordio eza nabarmena izan da. Arabako Lautadako, Debagoienako, Durangaldeako, Goierriko, Tolosaldeako, Sakanako eta Lapurdiko zenbait herritan herritarrei beren iritzia galdetu zaienean, 10etik 9k azpiegitura eraikitzearen aurkako jarrera erakutsi dute. Horrela, Urbinan eta Gasteizko 20 kontzejutan, Itsasondon, Atxondon, Alegian, Angiozarren, Aramaion, Elorrion, Anoetan, Mugerren, Uztaritzen, Lizarragabengoan eta Arbizun beren iritzia emateko aukera zuten 21.694 pertsonetatik 10.743k (hau da, herri horietako % 49k) parte hartu du galdeketetan eta horietatik 9.969k (% 93) AHTren aurkako iritzia adierazi du, 580k (% 5,3), berriz, aldekoa eta 194 boto (% 1,7) zurian izan dira.

Horregatik guztiagatik, AHT Gelditu! Elkarlanak egungo egoeraren larritasunaren aurrean salaketa sendoa egiten du, gobernuek AHTaren inposizioarekin aurrera egiteko ahaleginetan jarraitzeaz ez ezik, “euskal Y”aren lanek aurrera jarraitzen baitute. Estatuak Euskal Herrian AHTaren gatazkari ematen dion erantzun bakarra, ingurumenari berealdiko kaltea eragiteaz gain, gizarte-eredu jakin bat inposatu nahi duen proiektu honen aurka agertu diren gizarte-sektoreei, zigor-mekanismoak aplikatzea besterik ez da. Aldi berean ekonomia, ingurumena eta baita askatasun politiko eta sozialaren krisialdira garamatzan egoera horren aurrean, AHT Gelditu! Elkarlanak AHTa gelditzeko exijentzia mantendu eta, era berean, askatasun zibil eta politikoa aldarrikatzen du, baita egungo eredu ekonomiko eta sozialean, ekoizpen eta kontsumoan eta ingurumenarekiko harremanetan, eraldaketa sakonak ere.

Azkenik, duela gutxi Iruñean egindako manifestazio jendetsuaren eta Lizarragabengoa eta Arbizun egindako herri-galdeketen ostean, AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazio berriak deitu ditu datorren ekainaren 13rako, Itsasondo-Ordizian, Bilbon eta Arrasaten. AHTren aurka gaudenon gainean isuritako toxikazio informatiboa errealitate bada ere, aurkakotasun irmoa erakusten duten hainbat ekimen eta jarduera sortzen eta indartzen ari dira. Gainera, azpimarratzekoa da Lapurdin mobilizazioak areagotzen ari direla eta datorren ekainaren 7an, Milafranga (Villefranque) herrian AHTren inguruan ospatuko den herri-galdeketa.

Beraz, gizarte osoari, pertsona, erakunde eta talde guztiei ingurumenaren eta gizartearen aurka doan proiektu hau gelditzeko borrokan murgiltzeko deia egiten diegu, Abiadura Handiko Tren gisa agertzen zaigun zentzugabekeria gelditzea, guztion esku baitago.

This entry was posted on Asteazkena, maiatza 27th, 2009 at 11:34 am and is filed under Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Ehunka herritar bildu dira Baionan AHTren alde EAE-Akitaniako agintariek antolatu bilkura salatzeko
    2. Campaña informativa sobre el proyecto del TAV en pueblos del Sur de Navarra
    3. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    4. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    5. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    6. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    7. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    8. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    9. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    10. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan

  1. BILAKETA