ekainak 13 eta14, arrasaten, mendi martxa eta manifestazioa

Bailaran AHTa eraikitzeko lanak hasi zituzten iaz eta poliki poliki Untzillan, Kobate inguruan, Mazmelan, Marinen eta beste zenbait lekutan ikusi ditugu proiektu txikitzaile eta sostengaezin honen aztarnak. Erantzuteko garaia da, proiektuaren inguruko balorazioa eta eztabaida beharrezkoak direlako. Gobernuetako kideek ematen dituzten aldeko arrazoiekin bat ez gatozelako, erantzuteko garaia da.

AHTak milaka lanpostu sortuko dituela diotenei erantzun nahi diegu lanpostu horiek denbora baterako direla eta horrelako dirutzak inbertitzen beste edozein milaka lanpostu egonkorragoak sortu daitezkeela gizarte osoaren onurantzako eta ez bakar batzuenerako soilik, horretarako beharra duten arlo sozialak indartuz, hezkuntza, osasun arloa, etxebizitza, gizarte zerbitzuak?AHTak ingurugiroa babesten lagunduko duela kotxeak errepideetatik atereaz diotenei, esan nahi diegu, egunero ematen diren auto desplazamentu gehienak herrialde desberdinen barruan ematen direla eta ez AHTak izango lituzkeen geltokien tartean. Luze jarrai genezake erantzunak ematen haien argudio zentzugabekoei.

Bertan behera utzi dituzte Baiona eta Hendaia arteko AHTaren inguruko ikerketak eta proiektua paralizatua geratu da. Gobernu frantsesak berak onartu du merkantzien garraio arazoa ez lukeela konponduko AHTak, eta beraz, euskal gobernua gezurretan dabil zentzu hortan. Agerian utzi dute proiektu txikitzaile honek errentagarritasun sozioekonomikorik ez duela eta beste aukera batzuk aztertu behar direla, egungo trenbide lerroak konpondu eta modernizatzearena adibidez.

Proiektuaren inguruko eztabaida kalera ateratzen jarraitzeko prest gaude. Horregatik, aurten ere, bailarako txoko ezberdinetan Abiadura Handiko Trena eraikitzeko makinak sartu dituztenetan jendea ohartarazi eta mobilizazioak bertara eraman ditugu?eta ez gara isilik geratuko aurrerantzean ere.

Gelditzea posible delako, Udalaitzeko akuiferoa defendatu nahi dugulako, ama lurra txikitzeari utzi diezaiotela oihukatu beharrean gaudelako, Arrasateko AHT Gelditu Elkarlanetik hurrengo deialdietan parte hartzera deitzen zaituztegu:

Ekainak 11 arratsaldeko 19:00etan ?Txikizioa argazkietan? sesio informatibora
Ekainak 13 goizeko 9tan herriko plazatik aterako den mendi martxa informatibora
eta bereziki, Ekainak 14 igandean arratsaldeko 6terdietan Seberotik abiatuko den manifestaldira

2009ko Ekainak 8an Arrasaten
Arrasateko AHT Gelditu Elkarlana

This entry was posted on Friday, June 12th, 2009 at 5:18 pm and is filed under Agenda, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

No Comments

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.