Mobilizazio ugari eta MANIFESTAZIOA larunbatean

egun hauetan mobilizazio ugari egin dira Goierrin, eta ez Goierrin bakarrik, astelehen gauean Berostegi auzoan zuhaitzetan zintzilikatu zirenei babesa ematearren. Esan behar da baso-mozketa eragozten aritu direla, eta hori dela eta, asteartean ez zuten lanik egin langileek, asteazkenean pare bat ordu besterik ez, eta ostegunean, lanean ari badira ere, ertzainen antidisturbios asko basoan sartuta dituztela ari dira.

egun hauetan mobilizazio ugari egin dira Goierrin, eta ez Goierrin bakarrik, astelehen gauean Berostegi auzoan zuhaitzetan zintzilikatu zirenei babesa ematearren. Esan behar da baso-mozketa eragozten aritu direla, eta hori dela eta, asteartean ez zuten lanik egin langileek, asteazkenean pare bat ordu besterik ez, eta ostegunean, lanean ari badira ere, ertzainen antidisturbios asko basoan sartuta dituztela ari dira.

Bestalde, astean zehar egin diren zenbait mobilizazio:

  • Asteartean, kontzentrazio eta martxa zaratatsuan 100 pertsona inguruk hartu zuten parte.
  • Asteazken goizean, prentsaurrekoa eman zuten Itsasondo eta Legorretako Udaletako ordezkariek eta Lurjabe batek.
  • Asteazken goizean, Olaberriako akten altxamenduan ertzainen despliege izugarria.
  • Asteazken arratsaldean, kontzentrazio eta martxan jende gutxiago bazegoen ere, Legorretako jende ugari animatu zen.
  • Ostegun goizean, 250 lagundik gorako manifestazioa egin da Beasainen.
  • Ostegun goizean, kontzentrazioa egin dute Bilbon egoitza duten Construcciones Olabarri enpresaren aurrean.

Azkenik, gaur arratsaldean, 19:00etan, TAV, las razones del no liburuaren aurkezpena izango da Josu Larrinagaren eskutik, Beasaingo Udaletxeko Batzar-aretoan.

LARUNBATEAN, MANIFESTAZIOA EGINGO DUGU ORDIZIAKO PLAZATIK BEROSTEGIRA, 17:00ETAN zuhaitzetan eskegita daudenei gure babesa adierazi, herritarri Berostegiko lanak ezagutarazi eta erokeria besterik ez den azpiegitura horri gure ezetza emateko.

Manifestazioaren kartela Euskal Herriko txoko guztietan jartzeko: http://farm4.static.flickr.com/3485/3970865189_6000a9ff3f_b.jpg




http://www.blogak.com/goierrikoahtez

This entry was posted on Thursday, October 1st, 2009 at 6:35 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

No Comments

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.