AHTren aurka, Urumea defendatuz Apirilak 24 Bizikleta martxa

BIZIKLETA MARTXA: KRONIKA

30 ekintzaile elkartu ziren pasa den larunbatean (apirilak 24) Urumean AHTk izango duen eragina ezagutzeko. Txirrindulariak  Astigarragatik atera ziren eta handik Hernanira joan ziren Donostian bukatzeko, Loiolan. Auzo horretako gaztetxean bazkaldu egin zuten eta ondoren Leizaran Autobiaren kontrako historia entzun zuen garai hartako ekintzaileen ahotik. Eguna zoragarria izan zen, udaberria bor-borean, AHTk izango dituen eraginak are hobeto nabaritzeko: baserri eta sagardotegien metro gutxietara pasako da AHTa, lurrak lapurtzen, sakanak betetzen edo baita Urumea ibai bera mugitzen! Izugarrizko biadukto luzeak pasako dira soroen gainetik , igandean Aramaion ikusi genituen antzekoak. Eta guzti honekin Astigarragan eragin asko izango du hor geltoki intermodala baitoa eta honekin batera etxebizitza pila… Horregatik, egoera ezagutuz gain, erabili genuen aukera gure AHTen kontrako jarrera islatzeko eta baita ere horrenbeste baserriko eta herrietako jendeei elkartasuna luzatzeko. Unkigarria Hernaniko gazteek eskainitako txalokada eta eskertzeko ere Iparragirre sagardotegian izandako txotx hura.
Paisai paregabekin batera Hernaniko beste aldea: industria, papertegi erraldoiak, EHko kimika pozointsuenak… Argi dago erokeri hau gelditu behar duguela!

EZ HEMEN EZ INON: AHTrik EZ!

Martin Mantxo

www.tolosaldekohitza.info/blogak/martin
www.fotolog.net/mantxo
www.euskalinfo.org.uk

AHTren aurka, Urumea defendatuz
Apirilak 24 Bizikleta martxa

Astigarraga-Hernani-Loiola
Urumea bailaran Abiadura Handiko trenak kaltetuko lituzkeen inguruetara

10:00etan Astigarrako Plazan

10:30etan Hernaniko Plaza berrian

12:30etan Ergobiako Zubian

Ondoren bazkaria Loiolako Gaztetxean

16:00etan Hitzaldia diapositibekin: “Leitzarango autobiaren aurkako borrokaren lezioak”

This entry was posted on Asteazkena, apirila 21st, 2010 at 10:41 and is filed under Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    2. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    3. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    4. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    5. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    6. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    7. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    8. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
    9. Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!
    10. ‘Euskal Y’-aren 11 tuneletan larrialdi irteerak egin beharko ditu Adifek orain
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA