AHTren aurkako antzerki-ekintza Hernanin

Irailaren 10ean pertsona ugarik antzerki-ekintza bat burutu zuten Hernaniko kaxkoan, bertako AHTren obren iritsiera antzeztuaz. Seguratez babesturiko langileak, topografoak eta diruz gainezka zebilen politikari edota enpresariren batzuek alde zaharreko 2 kale nagusienak moztu zituzten, oinezkoen bidea oztopatu eta herremintekin sekulako zarata ateraz. Aldi berean, pailazo negarti, goibel eta betilun batzuek gerturaturiko jendeari eskuorriak banatu zizkieten, AHTren obren iritsieraz eta Amalurraren txikizioaz kexu ziren bitartean.
Ekintza honen helburua, Hernanin iristear dauden AHTren obrei buruz ohartarazi eta datorren urriaren 16an Hernanin burutuko den AHTren aurkako egunean parte hartzeko deialdia egitea izan da.
Banaturiko idatzia:

Gaurko ekintza honekin, AHTak Hernanin eta Euskal Herriko beste herrialdeetan dakarren txikizioa kaleratu nahi izan dugu. Gure mendi, ibai, erreka, bailarak,…suntsitzen ari dira garapenaren izenean eta sistema kapitalistaren itzalpean.

Eusko Jaurlaritzak duela gutxi proiektuaren beste hiru zatitan obrak hastea lizitatu du: Hernani, Urnieta, Andoain, Ezkio-Itsaso eta Antzuola herriak biltzen dituzten tramoak. Beraz, hemendik gutxira Hernanin izango ditugu berriro ere putreak, geratzen diren baserritar gutxiei lurrak lapurtzen eta Hernanin landa eremu bakanak zementuz estaltzen.

Sekretismoa euskarritzat hartuz, obra askoren hasiera ezkutatu dute; hor dugu adibide bat, Hernaniko udaletxeak oraindik obra planik jaso ezarena da, AHTren obrak aurtengo abendurako aurreikusten badituzte ere.

Bistakoa da, izkutuan ibiltzearen arrazoiak, proiektuaren legitimitate falta, zein herriak proiektuarekiko duen gaitzespena direla.

AHTa iada hasi da Euskal Herriko beste herri batzuetan bere arrastoa bortizki uzten: Gasteiz, Urbina eta Luko bezalako herrietan Araban, Bizkaiako bailaretan, Goierri edota Tolosaldean hasiak baitira obrak.

Hernaniko zatiak txikizio eroa dakar: Urnietatik Hernanira doan tunelak 2517m izango ditu, 170m ko biaduktu batekin bat egingo du Uban erreka zeharkatuz. Aurrerago mendia zulatuko luke eta ondoren 780m ko beste biaduktu bat eraiki nahi dute Altzueta eta Iparragirre sagardotegien gainean. Jarraipena Zikuñagako menditik Akarregirainoko 769m ko tunel baten bidez Astigarragako tramoarekin elkartuko litzake.

Txikitzio hau gutxi balitz…! izan ere, ez dugu ahaztu behar AHTren arrastoa zabalagoa dela: azpiegitura burutzeko kamioientzako pistak, eskonbrerak, kanterak,…ezinbestekoak baitira.

Hau burutzeko, 80 milioiko aurrekontua eta 34 hilabetean egiteko epea. Eta guzti hau ironikoa da, ez? ez al da ba krisirik obra faraoniko hauek egiteko?

Amalurra erasotzen duten bakoitzean, gu ere erasotzen gaituzte; horregatik ez dugu eta ezin diegu utzi Amalurra berriro ere bortxatzen; zilbor beretik jaioak baikara.

AHTak dakarren txikizioak dimentsio handiegiak ditu, baina ezin dugu ahaztu AHT sistema kapitalista elikatzen duen beste azpiegitura bat besterik ez dela.

Herrien ekimen eta autoorganizaziotik abiatuz, asanbladak borroka organu bezala erabiliz eta ekintza zuzenaren eta desobedientziaren bidez, desarrollismo ero honi aurre egin behar diogu azken hatsa arnastu arte.

AHTa ez baita tren bat soilik, mundua ulertzeko era bat baizik eta ez diegulako utziko gure amaren hilkutxa eraikitzen…

AHTrik Ez eta Kitto!

URRIAK 16, AHTren Kontrako Eguna Hernanin! Denok borrokara!

Acción teatral en Hernani contra el TAV

El 10 de Septiembre varias personas realizaron una acción teatral en el casco viejo de Hernani representando la llegada de las obras del TAV a este pueblo. Los obreros acompañados de seguratas, topógrafos y algún que otro político o empresario untado de dinero cortaron las dos principales calles del casco viejo, entorpeciendo el paso de los peatones y produciendo un ruido ensordecedor con herramientas de obra. Al mismo tiempo, unos payasos grises, tristes y llorosos repartían octavillas a todas las personas allí concentradas mientras se lamentaban de la llegada de las obras del TAV y la destrucción de Amalurra.

Dicha acción fue realizada para alertar a la gente de la inminente llegada de las obras del TAV en Hernani y para hacer un llamamiento a participar el próximo 16 de Octubre a un AHTren aurkako Eguna.

Texto repartido:

Con esta acción en la calle hemos querido transmitir el impacto que supone la construcción del TAV a su paso por Hernani y en otros puntos de Euskal Herria. No hace falta que el destrozo venga a nuestras calles para saber que los montes, rios y valles van a ser arrasados en nombre del progreso y en beneficio del Capital.

Recientemente el Gobierno Vasco ha licitado tres nuevos tramos de la Y Vasca a su paso por Hernani, Urnieta, Andoain, Ezkio-Itsaso y Antzuola, por lo que no tardarán mucho en venir a robar las tierras de los baserritarras y en destruir por completo el entorno rural de Hernani. Todo esto con el mayor secretismo posible, ya que ni siquiera los ayuntamientos han recibido plan de obra alguno. Es evidente que si tanto ocultan la construcción de esta infraestructura es por la poca legitimidad que tiene y a sabiendas del gran rechazo social que produce.

Son muchos los destrozos que han provocado las obras del TAV en otros herrialdes de Euskal Herria, desde las localidades alavesas cercanas a Gasteiz como Urbina, Luko, etc., hasta la gran cantidad de montes en Bizkaia, pasando por zonas de Goierri hasta Tolosaldea.

Los impactos en Hernani serán de gran envergadura, realizando un túnel desde Urnieta a Hernani de 2157m seguido de un viaducto de 170m sobre la regata Uban, más allá entra por el monte creando una enorme trinchera y desemboca en otro viaducto de 780m sobre las sidrerias de Altzueta e Iparragirre y donde cruza el Urumea, para después entrar en otro tunel de 769m que conectará con el tramo de Astigarraga a la altura de Akarregi. Ademas de esto, Amalurra tendrá que soportar nuevas pistas de acceso por el monte, toneladas de escombros creando nuevos montes muertos y miles de camiones circulando y contaminando todos los dias.

No podemos ni debemos tolerar el daño que le estan haciendo a Amalurra, porque si nos matan la naturaleza, nos matan a todxs. Es por eso que una vez más, llamamos al pueblo a concienciarse sobre el grave daño que produce el TAV y lo perjudicial que resulta el sistema capitalista que los sustenta. Desde la autoorganizacióm popular, desde las asambleas como organos de lucha, tenemos que hacer frente, hasta el último aliento, mediante la acción directa y la desobediencia a esta locura desarrollista.

Porque el TAV no es solo un tren, sino una forma de entender el mundo, y porque nos negamos a llevar el feretro de nuestra madre…

AHTrik Ez eta Kitto!

16 de OCTUBRE, Día contra el TAV en Hernani, todxs a la lucha!!

This entry was posted on Larunbata, iraila 18th, 2010 at 16:44 and is filed under Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    2. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    3. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    4. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    5. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    6. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    7. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    8. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    9. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    10. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA