SOS Gaintxurizketa. Mendi martxa ekainak 18

Nekazal lurrak behar ditugulako, Gaintxurizketan proiektu txikitzailerik ez!
Ekainak 18 larunbata Mendi martxa.
Ibilaldi informatiboa Lezo-Gaintxurizketan PTP-ak (Intermodalak…) egingo lituzkeen erasoak gertutik ikusteko.
Antolatzailea: PTPren Kontrako Kaltetuen Asanblada.

PTP-ak Lezo-Gaintxurizketan aurreikusten duen Plataforma Logistikoak 180 Ha nekazal lur okupatuko lituzke Lezo eta Oiartzungo udalerrietan. Lur erreserba honen barruan afektaturiko baserri eta etxe hauek eraitsi nahi dituzte inbentarioa egiten ari den Etorlur enpresa publikoaren arabera: Errekaldezar, Sto Kristo, Abendaño, Abendaño berri, Itsuebekoa, Itsuerdikoa, Itsuegoikoa, Granada eta Granada berri, guztira 22 etxebizitza.

Errikoetxea (bi etxebizitza), Martaetxea eta Bakarraztegi (4 etxebizitza) Plataforma Logistikoaren barruan suertatzen dira, errepide, trenbide eta loturengatik kaltetuak.

Bakarraztegi, Patxilaborda, Arriaundi eta Apaiziartzako errekak lurpean geratuko lirateke, Itsueko aztarnategi arkeologikoa suntsitua eta baita ere, babes berezxia dituzten haitzadiak.

Kalte itzulezin eta konponezinak sortuko lituzke natur baliabideetan, eremu sentsibleetan, kultura eta paisaian, gizakien osasunean eta nekazal produktibitatean PTP-ren ECIA (Estudio de Evaluación Conjunto de Impactos Ambientales) estudioaren arabera.

Irteera 10:00etan Lezoko Plazatik.
Hamaiketakoa eraman, edaria egongo da.
Itzulera Topoan egin ahal izango da.

This entry was posted on Osteguna, ekaina 16th, 2011 at 3:09 pm and is filed under Agenda, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. 7 Dic, 17h, Concentración en Durango contra los Grandes Proyectos Inútiles e Impuestos
    2. Azaroak 22, 12:30tan, Tolosan elkarretaratzea: Lurraren defentsan, AHTrik ez!
    3. [AHT] Errentagarritasuna: kontrako norabidean
    4. Parisek dudak ditu Akize-Hendaia AHT zatia egiteko, 2032tik aurrera ere
    5. Protestas, dentro y fuera del Kursaal, por la construcción del TAV
    6. Azaroak 5, elkarretaratzea Kursaal aurrean
    7. Frantziako Kontuen Auzitegiak zalantzan jarri du AHT proiektuaren errentagarritasuna
    8. AHT Gelditu-k onartezina deritzo obretan pertsonen bizitzak “arriskuan” jartzeari
    9. La ruina del AVE: tras 22 años en marcha los ingresos no cubren ni un tercio de la inversión
    10. Zarraluqui defiende el TAV y el presidente de Adif cree que no tiene ni pies ni cabeza…

  1. BILAKETA