Warning: include(./hizkuntzak/en.php) [function.include]: failed to open stream: No such file or directory in /home/ahtgel5/public_html/ink/hizkuntza_funtzioa.php on line 59

Warning: include(./hizkuntzak/en.php) [function.include]: failed to open stream: No such file or directory in /home/ahtgel5/public_html/ink/hizkuntza_funtzioa.php on line 59

Warning: include() [function.include]: Failed opening './hizkuntzak/en.php' for inclusion (include_path='.:/usr/lib/php:/usr/local/lib/php') in /home/ahtgel5/public_html/ink/hizkuntza_funtzioa.php on line 59
aht elkarlana
BILATUALB
eu - es - fr

Herri galdeketak > Alegia

 

Alegia

Gara egunkarian argitaratua 2007ko apirilaren 2an.

Bozka emateko eskubidea zuten 1448 pertsonetatik 451k eman zuen bere iritzia: 426 herritarrek ezezkoa eman zion AHT-ren egitasmoari; 21ek baiezkoa; eta bina bozka zuri eta baliogabeko izan zen.

Herritar talde batek sinadura bilketa bat burutu zuen udalari AHT-ri buruzko herri galdeketa egin zezan eskatzeko, udal ordenantzek hartarako aukera eskaintzen zutela profitatuta. Ordenantza horiek diote udalak herritarrek eskatutakoa antolatuko duela, betiere herritarren %7ren babesa eskuratuz gero. Atzoko erreferenduma antolatzeko herritarrez eta zinegotziez osatutako komisio bat sortu zuten.

ERROLDA AHTALDEKOAK AHTKONTRAKOAK ZURIAK BALIOGABEAK PARTEHARTZEA DATA
1448 %4.5 %94.5 %0.5 %0.5 %31 2007-04-01

Haietako batek, Patxi Egilazek, GARAri adierazi zion herritarrek ez zutela AHT-ren egitasmoa ezagutzen: Azaldu zuenez, “agintariek publizitatea egiten zuten, baina ez zuten datu objektiborik ematen. Horregatik, pentsatu genuen garrantzitsua zela kanpaina informatibo bat burutzea, ondoren, herritarrek, Alegiako etorkizuna horrenbeste baldintzatuko lukeen tren horri buruz beren iritzia eman ahal izan zezaten”.

Egitasmoaren aldeko eta kontrako argudioak ematen saiatu ziren, baina ez zuten lortu egitasmoaren aldekoek beren jarrera azaltzea. 2 hilabeteko kanpainaren ostean herritarrei galdera zehatza luzatzeko unea iritsi zen: “AHT-ren alde zaude, bai ala ez?”. Euritan eman zuen egunak, baina arratsalde partean GARArekin hitz egin zuenean, Egilaz pozik agertu zen parte hartzea zela eta. Eguerdiko 12:00etarako herritarren %12ak emana zuen bere bozka. Goizean, gazte gutxi hurbildu zen Larraitz auzoan nahiz herriko plazan jarritako hautestontzietara, baina galdeketaren antolatzaileek, arratsaldeko 8ak arte jende gehiagok parte har zezan espero zuten. Azkenean, 451 izan ziren orotara.

Alegiak 1.700 biztanle inguru ditu eta haietatik 1448k zeukaten bozka emateko eskubidea. Galdeketaren emaitzak Gasteizko eta Madrilgo Gobernuei helaraziko dizkiete, “herritarren zati handi batek AHT baztertzen duela ikusi eta hausnar dezaten”.

 
ahtgelditu -abildua- ahtgelditu.org