Warning: include(./hizkuntzak/en.php) [function.include]: failed to open stream: No such file or directory in /home/ahtgel5/public_html/ink/hizkuntza_funtzioa.php on line 59

Warning: include(./hizkuntzak/en.php) [function.include]: failed to open stream: No such file or directory in /home/ahtgel5/public_html/ink/hizkuntza_funtzioa.php on line 59

Warning: include() [function.include]: Failed opening './hizkuntzak/en.php' for inclusion (include_path='.:/usr/lib/php:/usr/local/lib/php') in /home/ahtgel5/public_html/ink/hizkuntza_funtzioa.php on line 59
aht elkarlana
BILATUALB
eu - es - fr

Herri galdeketak > Aramaio

 

Aramaio

Joan den irailaren amaieran herri galdeketa egin zuten Aramaion, herritarrek Abiadura Handiko Trenaren inguruan duten iritzia jakin asmoz. Emaitzek ez zuten zalantzarako zirrikiturik utzi: iritzia eman zuten aramaioarren %97 agertu zen AHT egitearen kontra. Herriko biztanleen erdiak baino gehiagok (%54) parte hartu zuen galdeketan. Guztira 673 herritar hurbildu ziren bozkalekuetara iritzia ematera herri galdeketa egin zen hiru egunetan zehar. Horietatik 654k AHT eraikitzearen aurkako botoa eman zuten; beste hamar lagun (%1,48) egitasmoaren alde agertu ziren, eta bederatzi lagunek zuri bozkatu zuten.

ERROLDA AHTALDEKOAK AHTKONTRAKOAK ZURIAK BALIOGABEAK PARTEHARTZEA DATA
673 %1,48 %97 %1.33 %0 %54 2007-09-30

Lehen balorazio batean, Aramaioko Udala esker oneko agertu zen herritarren erantzunarekin, parte hartzeko hainbat “traba” izan zirela kontuan hartuta. Izan ere, maiatzean ere egin zuten herri galdeketarako saioa Aramaion, udal eta foru hauteskundeen deialdia baliatuta, baina ekimena debekatu egin zuen Arabako Hauteskunde Batzordeak. Irailean galdeketa eginda, iaztik aramaioarrekiko zegoen zorra kitatu dela uste du Udalak, 2006ko azaroan 657 sinadura aurkeztu baitzituzten udaletxean herri galdeketa egiteko eskatuz. Halaber, ezezkoaren nagusitasuna nabarmendu zuen Udalak, aramaioar gehienek proiektuari herriarentzat kaltegarri iritzi ziotela gehituz. Aramaioko alkate Asier Agirrek adierazi zuen herritarren iritzia eta erabakia oso kontuan hartuko duela Udalak.

Bandoa ere kaleratu zuen alkateak, herritarrekin esker oneko agertuz galdeketan parte hartzeagatik eta AHTren inguruan duten iritzia jakin dezan Udalari laguntzeagatik. Herritarrek AHTri buruz duten iritzia argi utzi zutela, eta “herritarren nahia Udalanentzat agindu” dela adierazi zuen alkateak bando hartan. “Legalitatearen mugak gora behera, Udalak ezin dio herritargoaren iritziari muzin egin. Beraz, hemendik aurrera, Udalak gai honetan izango duen ekinbidean aramaioarrek emaniko ezetza izango da iparorratz eta abiabide”. Ildo berean, gaiaren gainean Udalak bere esku egon daitezkeen ekimen guztiak bideratuko dituela esan zuen alkateak, edo, erabakitzea bere esku ez dagoenetan, erabaki horiek hartu behar dituztenengana joko duela Udalak, “irmoki, aramaioarrek adierazitako borondatea errespetatua izan dadin”.

 
ahtgelditu -abildua- ahtgelditu.org