Bilaketa
eu - es - fr

Zure laguntza behar dugu

Begien bistan duzun web gunea, AHT gelditzeko borroka bezalaxe, auzolanaren emaitza izango da edo ez da izango. Horiek hala, auzolanerako deia luzatzen dizugu.

AHT-ren ibilbidea atalean, AHT-k herriz herri kaltetuko lituzkeen inguruetako argazkiak bildu nahi ditugu, mendiak, basoak, zelaiak, errekak, baserriak, paisaiak... AHT-ren txikizioaren mapa modukoa osatze aldera. Hori dela eta, zure herriko argazkiak bidaltzea eskatzen dizugu, esanaz, zein herritan, zein ingurutan eta zein datatan atera dituzun.

Tresna hau 2007ko azaroa ezgeroztik abian jarri genuenetik, pertsona eta taldea anitzek igorri dizkiguzue AHTak zuen ingurunean eragingo lituzken eraginen deskribapenak. Horren ondorioz, zuengandik jaso ditugun testu, irudi, fitxategi, etabarren formatoa anitza izan da.

Hau horrela izanda, edozein idatzizko zein material grafiko bidaltzeko garaian betetzea gustatuko litzaiguken oinarrizko ildo batzu jartzen dizkizuegu.

Irudiak:
.jpg formatoan eta ahal dela gutxienez 1024*768 pixeletako neurrian. Deskribatu eizkiguzue lekua, herria, auzunea, biaduktoa, hartara berau lokalizatzeko lana erraztuko diguzue: Mendizaleak bagara ere, Euskal Herriko txoko guztiak ez baiditugu ezagutzen.

Hizkuntzak:
Bidaltzen dizkguzuen kalteturiko udalerrien testuak euskaraz eta espainolez bidali eizkiguzue. Gure taldeak ez du itzulpen zerbitzurik eskaintzen eta asmorik ere ez du ;-)

Testuak:
Ahal dela .doc testu formatoa ekidin ezazute. Testu lau bezala, .txt edo .html formatoetan bidaltzen badizkiguzue burukomin asko ekidingo dizkiguzue.

AHTaren ibilbidean dauden herrietako kalteen deskribapenek, bisitariak ideia orokor bat izan dezaten, aurrezarritako eskema bat jarraitzen dute. Horregatik, guri edozein testu igortzerakoan eskema hau jarritzeko BIZIKI eskatzen dizuegu. Azpikaldean Eskoriatzaren adibidea jartzen dizuegu. Adibide gisa berau jarraitzeko eskatzen dizuegu:

"Eskoriatza

Ibilbidearen luzera:
5,1 Km ; 0,7 gainazalean, 3,3 tunelean (Albertia, Uriburu 1, Uriburu 2 eta Mazmela tunelak) eta 1,1 biaduktuan (GI-3343 errepide, Zarimutz eta Mazmelako biaduktuak).

Kaltetutako inguruak:
Marin, Zarimutz eta Mazmelako elizateak.

Lur mugimendua:
446.500 m3 ; 74.417 kamioi joan-etorri.

Eraikuntzaren kostea:
95.400.000 EURO; 16 bider udaletxearen urteko aurrekontu osoa (6.000.000 EURO).

Kalte nabarmenenak:
Orain arte bailara isil eta lasaiak zirenek (Marin, Zarimutz eta Mazmela) inpaktu bisual eta akustiko ikaragarria jasango dute dagoeneko eraikitzen ari diren Eibar-Gasteiz autopistaren ondorioz. Bada, AHT-k inpaktu horiek nabarmen areagotuko lituzke, AHT-ren ardatza Eibar-Gasteiz autopistaren ardatzetik 100 metro eskasera kokatuko litzatekeelako. Ardatz biak, Marin, Zarimutz eta Mazmelako elizateetatik 100-200 metro eskasera pasako lirateke (baserri batetik 30 metrora).

Marin ibarreko erreka, Gomizaneta errekastoa, Zarimuzko Tximintxerreka eta Mazmelako Agirre erreka eta Oxinalde errekastoak kaltetu egingo lituzke AHT-k. Besteak beste, arriskuan jar lezake bertan bizi den eta babestutako animalia espeziea den karramarro autoktonoaren biziraupena. Horren inguruko ikerketarik ez da egin.

Egun harizti zabal eta ikusgarriak direnak ere kaltetuko lituzke. Haietan pistak, makinaria parkeak eta hondakindegiak eraikiko lituzkete. Ingurune guztia sistema karstikoa da eta halako sistemen funtzionamenduaren konplexutasuna aintzat hartuta, arriskua legoke akuiferoak lehortu, kutsatu edota desagertzeko.

Eskoriatzako udalerrian 4 hondakindegi daude arreikusita."

Atal hauek zehaztu eizkiguzue:

  • Ibilbidearen luzera: gainazalean, tunelean...
  • Kalteturiko inguruneak: Kalte nagusienen zerrendatzea.
  • Lur mugimenduak: m3 kopurua, kamioien joan etorriak, pistak...
  • Eraikuntzaren kostea: Zuen udalerriaren aurrekontuarekin alderatu ezazute bisitariak ideia bat egin dezan.
  • Kalte nagusienak: Atal honetan luze eta zabal idatzi.

Behin informazioa osaturik dezutela, gure helbide elektronikora bidali ezazute: auzolana a_bildua ahtgelditu.org eta .kmz fitxategiaren hurrengo bertsioan egon dadin berau lantzeari ekingo diogu.

Ah! AHTa geldituko dugula zalantzarik ez izan ;-)

 
ahtgelditu -abildua- ahtgelditu.org