Bilaketa
eu - es - fr

AHT Gelditu! Elkarlana, Abiadura Handiko Trenaren aurkako koordinadora da. Euskal Herriko hamaika sindikatu, mugimendu sozial, talde ekologista, alderdi politiko, udal, kaltetu talde eta norbanako biltzen ditu bere baitan.

2001. urteko martxoaren 15ean sortu zen honako oinarrien gainean:

  1. AHT-ren egitasmoarekiko erabateko aurkakotasuna. AHT egitasmo antiekologiko, antisozial, baliabide xahutzaile eta Euskal Herriarentzat ez aproposa da. AHT-ri onartezin deritzogu eragingo lituzkeen ondorio ekologiko, sozial eta ekonomiko larriengatik, baita nekazaritzari eta lurraldearen orekari eragingo lizkiekeenengatik ere.
  2. AHT-ren egitasmoa burutzeko jarraitutako prozeduraren salaketa irmoa. AHT-ren egitasmoa batere informazio-gardentasunik eta parte hartze sozialik gabe burutzen ari dira. Zentzu horretan, AHT-rekiko aurkakotasun sozial zabala aintzat hartu eta egitasmoak larriki kaltetuko lituzkeen udalerriei beto eskubidea aitor dakien exijitzen dugu.
  3. AHT-ren egitasmoaz harago, instituzioetatik inposatzen ari zaizkigun garraio, lurralde antolaketa eta gizarte ereduak ezbaian jarri eta horien eraldaketa sakona gauzatzeko beharraren aldarrikapena.

Harez gero, AHT Gelditu! Elkarlanak hamaika ekimen burutu eta beste horrenbeste sustatu ditu: mobilizazioak eta ekintza informatiboak, helegiteen aurkezpena, herri galdeketak! Guztiak ere helburu berari jarraiki: AHT-ren egitasmoa gelditzea.

AHT Gelditu! Elkarlana AHT-ren egitasmoak zuzenean kaltetutako herri eta eskualde ia denetan egiten du lan eta ateak zabalik ditu AHT-ren egitasmoa gelditzeko elkarlanean jardun nahi duen talde nahiz norbanako ororentzat.

AHT Gelditu! Elkarlanaren sortze adierazpena

 
ahtgelditu -abildua- ahtgelditu.org