Warning: include(./hizkuntzak/en.php) [function.include]: failed to open stream: No such file or directory in /home/ahtgel5/public_html/ink/hizkuntza_funtzioa.php on line 59

Warning: include(./hizkuntzak/en.php) [function.include]: failed to open stream: No such file or directory in /home/ahtgel5/public_html/ink/hizkuntza_funtzioa.php on line 59

Warning: include() [function.include]: Failed opening './hizkuntzak/en.php' for inclusion (include_path='.:/usr/lib/php:/usr/local/lib/php') in /home/ahtgel5/public_html/ink/hizkuntza_funtzioa.php on line 59
AHT Gelditu! Elkarlana - Zer da AHTa
BILATUALB
eu - es - fr

Zer da AHT?

Abiadura Handiko Trena garraio mota bat da, hiri handiak hegazkinarekin leihakorrak diren denboretan lotzeko pentsatuta dagoena. Japonian du jatorria, “obus tren” gisa bataiatua izan zen eta bere ezarpenak ingurugiroan eragin larria eta eraikuntza kostu handiak dakarten azpiegitura garestiak eraikitzea exijitzen du.

Europako Batasunaren baitan, Garraiorako Sare Transeuropearrak deritzon azpiegitura plan handi baten parte da AHT. Egitasmo horrek 600.000 milioi euroko aurrekontua du 2020ra bitarte, eta merkatuak zabaltzeko zein globalizazio ekonomikorako estrategia baten pean sustatzen dute Europako Industrien Mahai Borobileko multinazionalek.

Euskal Herriari dagokionean, AHT inoiz pentsatutako azpiegitura planik beldurgarriena litzateke. Izan ere, administrazio desberdinek abiadura handiko lerroetan 460 kilometro eraikitzea aurreikusten dute: horietatik 194 km. bere itxuragatik Euskal Y bezala ezagun den ibilbideari dagozkio; beste 200 km. Abiadura Handiko Nafar Korridorea-ri eta Oriaren ibarrean Euskal Yarekiko loturari (Y-a H bilakatuz); eta beste 70 km. Lapurditik barrena igaroko litzatekeen Dax eta Behobia arteko abiadura handiko lerro berriari.

Ofizialki “aurrerabiderako jauzi handi” gisa aurkeztua, egitasmoa auzitan jartzeko moduko arrazoiak egon badaude ordea, are gehiago AHT-k kostu ekonomiko, ekologiko eta sozial itzelak lekarkeenean, eta batere informazio gardentasunik eta herritarren parte hartzerik gabe jorratu denean.

 

AHT datutan
Ibilbidearen luzera 426 Km.

"Euskal Y"-a: 194 Km.

Nafarroako Korridorea: 190 Km (Gipuzkoan "Euskal Y"-arekin lotura barne).

TGV linea berria Lapurdin: 42 Km (1992ko aurre-ikerketa).

Euskal Herrian inoiz egin den azpiegiturarik handiena.
Kilometroak gainazalean 278 Km.

“Euskal Y”: 73 Km; ibilbidearen %37,6.

Nafarroako Korridorea: 143,5 Km; ibilbidearen %75,5.

TGV linea berria Lapurdin: 35,5 Km; ibilbidearen %84,5.

Ibilbidea gainazalean egiteak, lurraldea, gutxienez 23 metro zabalerako (trazatuaren zabalera minimoa) harresi batez erdibitzea dakar.

Ingurune menditsuetan, zabaldu beharreko lubakiak direla-eta, harresi hori 100-150 metro artekoa izan liteke.

Nafarroan eta Lapurdin gainazalean egingo luke ibilbidearen parterik handiena.

Kilometroak tunelean 144 Km, 121 tunel.

"Euskal Y"-a: 104 Km, 80 tunel.

Nafarroako Korridorea: 37 Km, 26 tunel ("Euskal Y"-arekin lotune alternatibo ezberdinak barne).

TGV Lapurdi: 3 Km, 4 tunel (1992ko aurre-ikerketa).

Neurri handiko tunel ugari aurreikusita dago, batez ere Gipuzkoaren barnealdean eta herrialde horrek Nafarroa, Araba eta Bizkaiarekin egiten duen mugan:

Udalaitzeko tunelak: 7 Km eta 3'2 Km hurrenez-hurren; Aralarreko tunelak: 11'2 Km eta 6'3 Km hurrenez-hurren; Deskargako tunela: 5'4 Km; Altzania-Lizarrustiko tunela: 5 Km; Belkoaingo tunela: 4'7 Km; Arlabango tunela: 4'4 Km; Arkaleko tunela: 3'8 Km; Intxortako tunela: 3'7 Km…

Lapurdiri dagokionez, Larrungo mazizoa tunel handiez zeharkatzeko asmoa agertu dute.

Kilometroak biaduktuan 30 Km, 113 biaduktu.

"Euskal Y"-a: 17 Km, 71 biaduktu.

Nafarroako Korridorea: 9'5 Km, 36 biaduktu ("Euskal Y"-arekin lotune alternatibo ezberdinak barne).

TGV Lapurdin: 3'5 Km, 6 biaduktu (1992ko aurre-ikerketa).

Hainbat biaduktu erraldoiak lirateke:

Atturri (“Les Barthes”): 3.215 metroko luzera eta 12 metroko garaiera; Aramaio: 1.400 metroko luzera eta 70 metroko garaiera; Martzilla (Aragoi ibaia): 1.050 metroko luzera; Atxondo: 980 metroko luzera eta 65 metroko garaiera; Zaldibia: 900 metroko luzera eta 80 metroko garaiera; Urumea (Ergobia-Akarregi): 830 metroko luzera eta 5 metroko garaiera…

Nafarroako Korridorea eta "Euskal Y"-aren arteko lotune alternatiboetako batek aurreikusitako biaduktu erraldoiak (600 metroko luzera eta 60 metroko altuera) Itsasondoko herria gain-gainetik zeharkatuko luke.

Trazatuaren zabalera minimoa 23 metro. Plataformak 15 metro. Plataformaren albo bietara jarri beharreko itxiturak beste 4 metro.

Horrez gain, trenbidearen albo bietara 8 metro arteko desjabetzea, 50 metro arteko mirabetza eta 70 metro arteko babes eremua finkatuko lirateke.

Trazatuaren kurba-erradio minimoa eta malda maximoa 3.200-4.000 metro (2.300, "Euskal Y"-aren erdiguneko eta Nafarroako Korridorearekiko lotuneetan) eta 0,015 (ohikoa) edo 0,018 (ezohikoa) hurrenez hurren. AHT ez zaio tokian tokiko orografiari egokitzen. Tokian tokiko orografiak egokitu beharra dauka AHT-ri.
Lur okupazioa "Euskal Y": Trazaketak 671 hektarea eta hondakindegiek beste 518 hektarea (Sustapen Ministerioaren "Ikerketa Informatiboa"-ren arabera).

Nafarroako Korridorea: Trazaketak 750 hektarea eta hondakindegiek beste 150 hektarea (estimazioa).

TGV Lapurdin: Kilometro bakoitzeko 9 hektareako aurreikuspena. Osotara beraz, 319,5 hektarea.

Osotara, AHT-k zuzenean (trazatua eta hondakindegiak) 2.500 hektarea okupatuko lituzke (4.200 futbol zelai bezainbeste).

Gehienak, nekazaritza lurrak lirateke. Eusko Jaurlaritzaren esanetan, "Euskal Y"-ak soilik, 440 hektarea baso eta nekazaritza lur txikituko lituzke.

Bestalde, kontuan hartu behar da, azpiegiturek, zuzenean okupaturiko lur-azalera baino askoz ere lur-eremu zabalagoa kaltetzen dutela (lurraldearen zatiketa, ondoko lurren erabilpenaren gaineko baldintzapenak eta zeharkako ekintzak direla medio). Hala, zenbait adituren arabera, azpiegituren eraginpean gelditzen den lur eremua zuzenean okupatutakoa baino 19 aldiz handiagoa da.

Lur mugimendua 68 milioi m3 Hego Euskal Herrian.

"Euskal Y"-a: 33 milioi m3.

Abiadura Handiko Nafar Korridorea: 35 milioi m3.

“Euskal Y”-aren kasuan, EAEn azken 20 urteetan azpiegituren eraikuntzan mugitu den lur kopuru osoa bezainbeste.

Hego Euskal Herriaren kasuan, 10.000 metro koadroko azalera 6.800 metroko altuerako lur geruza batez estaltzea bezainbeste.

Sortutako hondakin kopurua 25 milioi metro kubiko Hego Euskal Herrian.

"Euskal Y"-a: 16 milioi metro kubiko.

Tunel kilometro bakoitzeko 200.000 metro kubiko hondakin sortzen da (berez 100.000 metro kubiko material ateratzen da, baina trinkotasuna galtzean bikoiztu egiten du bere bolumena).

Gainazal kilometro bakoitzeko sortutako hondakin kopuruaren media berriz tunel kilometro bakoitzeko sortutakoaren bikoitza da, hau da; 190.000 bat metro kubiko material ateratzen da, gero, hondakindegian, 380.000 metro kubiko okupatuko lukeena.

“Euskal Y”-ren “ikerketa informatiboak” ibilbidearen inguruan kokatuko liratekeen 64 hondakindegi aurreikusten du. Hondakindegi horiek 3 eta 24 hektarea bitartean okupatuko lukete eta osotara, osotara 514 hektarea hartuz).

Hormigoi eta harri kopurua 5,616 milioi tona hormigoi tuneletan soilik (39.000 tona hormigoi tunel kilometro bakoitzeko).

8,1 milioi metro kubiko harri ibilbidean soilik.

Datu horiei, biaduktuen, euste hormen eta abarren hormigoi eta harri kopuruak (gaur gaurkoz ezezagunak) gehitu beharko litzaizkieke.

Horrek guztiak, harrobien ustiaketa erritmoa emendatzea eta harrobi berriak zabaltzea eragingo luke.

Inpaktu akustikoa 79-94 dB 250 metrora ("Euskal Y"-aren proiektuaren arabera). Zarata maila horrek Espainiako Sustapen Ministerioak berak "onargarritzat" jotzen duena gainditu egiten du.

Atxondoko Udalak eskatutako ikerketaren arabera, AHT-ren zarata mailak 200 metrora osasunean kalteak eragin ditzake (hasi gorreritik eta min maila desberdinetaraino).

“Euskal Y”-arentzako aurreikusitako trafikoa: bidaiari trenen kasuan, egunez 75 tren eta gauez 37 (250 Km/h); eta merkantzien trenen kasuan, egunez 32 tren eta gauez 16 (120 Km/h).

Osotara: egunez 107 tren eta gauez 53.

Kontsumitutako energia 5,8 litro (bidaiari bakoitzeko, 100 kilometrotan, gasolinaren baliokidean neurtuta eta %50eko bidaiari okupazioa suposatuta. AHT-k tren arruntak baino 6 bider energia gehiago kontsumitzen du eta autoaren eta abioiaren pare dago energia kontsumoari dagokionez: autoak 5-6 litro gasolina kontsumitzen du 100 kilometrotan bidaiari bakoitzeko (1’6 bidaiariko okupazioa); abioiak berriz, 7,9 (%60ko okupazioa). [Iturria: Wolfang Zangl, "ICE: Die geister Bahn", 1993].

Izan ere, abiadura handitzeak, kontsumo energetikoaren hazkunde esponentziala dakar (abiaduraren erro kubikoan handitzen dena): proiektuak, trenek 10.000 KW-tako potentzia izatea aurreikusten du.

Energia kontsumoaren biderkatze horrek kutsadura kostu itzelak sortuko lituzke, besteak beste zentral termiko eta nuklearretan ekoiztutako energiaren emendatzea eskatuko bailuke.

Eraikuntza kostea 10.000 milioi euro Euskal Herrian.

"Euskal Y"-a: 6.000 milioi euro.

Nafarroako Korridorea: 3.150 milioi euro.

TGV linea berria Lapurdin: 900-1.150 milioi euro.

AHT inoizko azpiegiturarik garestiena da. “Euskal Y”-aren koste ekonomikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko urteko aurrekontu osoaren 2/3 adina da; Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren 24 urterako aurrekontua; Kultura Sailaren 25 urterakoa; Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 40 urterakoa…

Dirutza horrekin, populazio osoarentzako kalitatezko garraio publikoa finantzatu eta beste behar sozial askori erantzun lekieke. Alabaina, behar sozial horiek soluziobiderik gabe geldituko dira beste behin ere azkenean AHT burutzen bada.

Zuzenean kaltetutako udalerri kopurua 112 Euskal Herria osoan.

“Euskal Y”: 47.

Nafarroako Korridorea: 48 (horietatik 4 Gipuzkoan).

TGV linea berria Lapurdin: 17 (1992ko aurre-ikerketa).

AHT-k, Euskal Herriko 683 udalerrietatik %17 zuzenean kaltetuko ditu: Gipuzkoako udalerrien %40; Lapurdikoen %32; Bizkaikoen %15; Nafarroakoen %15; eta Arabakoen %6.
Geltoki kopurua 4 AHT-k 4 geltoki nagusi izango lituzke: Bilbo, Gasteiz, Iruñea-Etxabakoitz eta Donostia-Astigarraga geltokiak, hain zuzen.

Horrez gain, egitasmoaren arduradunek “aldian behingo” edo tarteko 4 geltoki ere aurreikusi izan dituzte; Uztaritz, Irun, Tutera eta Ezkio-Itsason, hain zuzen ere.

Aitzitik, “aldian behingo” edo tarteko geltoki horiek zalantzagarriak dira oso, helburu zehatzei baino, propaganda asmoei lotuta agertzen direlako. Hara zer dion Eusko Jaurlaritzaren Trenbide Planak Ezkio-Itsason bidaiarientzako geltoki bat paratzeko aukerari buruz: "se confirma la importancia de una estación intermedia como factor de aceptación de la red".

Frantzian TGV linea berriak zabaldu eta gero halako tarteko geltokiak kentzea erabaki zuten, AHT-k bere ibilbide nagusian 7 minutu galtzen zituelako…

 
ahtgelditu -abildua- ahtgelditu.org