Astérix y Obélix llaman a acudir el 16 de noviembre a Iruñea: TAV STOP!, Tartalariak aurrera!

AHT-ren aurkako koordinadora AHT Gelditu Nafarroak datorren 2013-ko azaroaren 16-rako Iruñean (17etan Antoniutti parketik) “AHTa zentzugabekeria da, eta 60km askoz gehiago. Gelditu Orain!” lelopean manifestaldia antolatzen du, Nafarroan AHTren egitasmoa errefusatu eta gelditzeko eskatuz. Era berean, AHT-ren eraikuntza dela eta protesta gisa Yolanda Barcinari tartak botatzeagatik datorren azaroaren 18an epaituko dituzten AHT-ren 4 aurkarien kontra Audientzia Nazionalak egindako erabat neurriz kanpoko kartzela zigor eskaerak (5 eta 9 urte) salatu nahi ditugu.

  Hau da gaurko prentsaurrekoaren testua:

“Bi urte igaro dira jada Erriberan Abiadura Handiko Treneko lanak hasi zirenetik. Lan horiek Nafarroako abiadura handiko korridoreko lau tramoetako baten zatia zen. Bi urte hauetan zehar, alabaina, hainbat aldaketa izan da. Alde batetik, azpiegitura honen aurka egoteko motiboak izugarri ugaritu dira, argi eta garbi ikusten dugu hori. Arrazoi ekonomiko, ekologiko, politiko hauek, sen onean oinarritutakoak, AHT eskandalo itzel bihurtzen dute. Beste alde batetik, azken aldi honetan azalera atera diren ustelkeria azpijokoek gure hipotesia indartu besterik ez dute egiten, alegia, lan hauen atzean ez dagoela inolako interes sozialik eta bai, ordea, enpresa eraikitzaile handientzako eta politikoentzako etekin oparoak. Bukatzeko, errepresioak ez du etenik: merengeko hiru tartakadek bi urteren buruan espetxe zigorreko eskaera ekarri dute, AHTren aurkarien kontrako epaiketa surrealistan.

Ekonomia arloan gauzek okerrera egin dute. Krisiak ez du amore ematen, langabeziak gora egin du ausarki, prestazio sozialek murrizketak jasan dituzte gutxinaka gutxinaka, hezkuntzan eta osasungintzan egindakoek ere gure egunerokoan pairatzen ditugularik. AHTak suposatzen duen dirutza orain dela bi urte jadanik ulergaitza iruditzen zitzaigun, batik bat elite batek baino ez lukeelako erabiliko kostea jendarte osoak hartuko lukeen arren. Gaur egun, Nafarroako gobernuak halako koste ikaragarria zuritzen saiatzeari higuingarria deritzogu.  

Ekologia arloan oso garai delikatua bizi dugu. Aldaketa klimatikoa eta energiari dagokion arazoa begien bistan dauden aferak ditugu. Zentzu horretan AHTak ingurugiroari eragiten dizkion kalteak galantak dira. Gaur egun atentatu ekologikotzat har daitekeen zentzugabeko euskal Y grekoa tokiko kalte handien erakusle argia da. Baina kalteak ez dira soilik tokikoak, hemengoak, baizik eta eraikuntzarako behar diren baliabideak erauzten diren toki guztietakoak. Argudio hau orduan pisuzkoa iruditzen zitzaigun egitasmoari aurre egiteko. Bi urte igarota, gure analisia lehengo bera da, kontua da lehengo zenbait mehatxuri (Olaztiko errauskailua, tentsio altuko linea, fracking, e.a.) zoritxarrez lur errautsiko 14 kilometro gaineratu behar zaiela.

Arlo politikoan, jendarte batean hartzen diren erabakiak jendarte horretako parte direnek adostu behar dituzte, eta jendearen benetazko premiei eman behar diete erantzuna, hala beharko luke. Ikuspuntu honetatik, AHTa onartezina iruditzen zitzaigun eta iruditzen zaigu. Nafarroako historian, gauzatuz gero, inoizko obrarik garestiena izanen litzatekeen egotasmoak, alde batetik ez du inolako beharrik betetzen eta gutxiengo batentzako luxu bat da. Bestetik, ez dute inolako eztabaida sozial irekirik bideratu; bai ordea gezurrak, ezkutatzeak eta ixilkeriak. AHTa inposizioa da, inpostoreek eramana aurrera.

Bi urteren buruan onartezinari barregarria eta legez kanpokoa gaineratu zaizkio. Barregarria, jatorrizko korridorea AHTko hirurogei kilometroko ziztrinkeria bihurtu delako Castejonetik Campanasera, oraingoz jarraitzeko inongo zantzurik gabe. Eta legez kanpokoa, Madrilgo Auzitegi Nagusiak auzia eman zuelako esanez Ingurugiroari eragindako kalteei buruzko txostenak iraungita zeudela obrak hasi zirenean. Hortaz, AHTa legea haustera ere iritsi da.

Erromatar inperioak hedatze garaia izan zuen eta haren atzetik gainbehera eta amaiera. Gisa berean gure jendartea “distira” garaiari agur esaten hasi dela ematen du. Krisia, etxegabetzeak, langabezia, mixeria… Aro berri honen aurrean berebizikoa da egoera hartan egin ez zenari ekitea, orain dela denbora luze egiten hasi behar zena egitea, alegia, eredu soziala eraldatzea. Horretarako, AHT lanak geldiaraztea nahitaezko lehenengo urratsa da. Izan ere, AHTa eredu horren isla borobila baita. Hala eta guztiz ere, gure etorkizuna gobernatu nahi dutenek Erromara urkamendira eraman zuten balore beraiek errepikatzen dituzte, eta gisa horretan gure jendartea ere biderik okerrenera eraman nahi dute: despotismo eta desberdinkeriaren bidera, hain zuzen ere.

Eusko Jaurlaritzaren euskal Ya batetik eta Nafarroako gobernuaren korredorea bestetik, honen guztiaren adibiderik garbienak dira. Murrizketa eta krisi garai honetan AHTarekin duten itsukeria sukar amets despotikoa da benetan, eta herri borondateari muzin egiten dio desberdinkeriak indartzen dituelarik aldi berean. AHTa, laburbiltzeko, zentzugabea da goitik behera ezbairik gabe.

Era berean, AHT-ren eraikuntza dela eta protesta gisa Yolanda Barcinari tartak botatzeagatik datorren azaroaren 18an epaituko dituzten AHT-ren 4 aurkariren kontra Audientzia Nazionalak egindako erabat neurriz kanpoko kartzela zigor eskaerak (5 eta 9 urte) salatu nahi ditugu.

Honenbestez, AHT-ren aurkako borrokan datorren azaroaren 16-ko mobilizazioak inflexio puntua izan behar du, horregatik AHT-ren aurkako oposizio guztia, talde ekologistak, gizarte eta erakunde sindikalak, eskualde ezberdinetako pertsona ezberdinek, mobilizazio haundi honetan parte-hartzeko deia luzatzen dugu”.

Manifestazioaren atxikimenduak:

Lurra, Gurelur, Sustrai Erakuntza, Ekologistak Martxan, Plataforma Ribera por un Tren Social. No al TAV, Tafallako AHTren aurkako Asanblada, Red de Elect@s de Navarra por un Tren Social y en contra del TAV.

Zentzugabea. Absurdum Maximum Est.

Obrak gelditu orain! AHTrik EZ

AHT Gelditu Elkarlana Nafarro

EL TAV ES UN ABSURDO, Y 60 KILÓMETROS MUCHO MÁS

La Coordinadora de oposición al TAV, AHT Gelditu Nafarroa convoca para el próximo día 16 de noviembre en Iruñea a las 17h desde el Parque de Antoniutti una manifestación bajo el lema “El TAV es un absurdo y 60 kilómetros mucho más. Gelditu orain!! para denunciar el proyecto del TAV, exigir la paralización del mismo y mostrar la solidaridad con las 4 personas que el 18 de noviembre serán juzgadas en la Audiencia Nacional. Recordamos que para estas personas se piden de 5 a 9 años de prisión por la acción de los tartazos a Yolanda Barcina. 

Os recordamos que esta manifestación cuenta con las siguientes adhesiones: 

Lurra, Gurelur, Sustrai Erakuntza, Ekologistak Martxan, Plataforma Ribera por un Tren Social. No al TAV, Tafallako AHTren aurkako Asanblada, Red de Elect@s de Navarra por un Tren Social y en contra del TAV. 

Este es el texto que se ha leído en la rueda de prensa de hoy:

Han pasado ya 2 años desde que comenzaran las obras del Tren de Alta Velocidad en la Ribera. Dichas obras formaban parte de uno de los 4 tramos del corredor navarro de Alta velocidad. Durante estos 2 años, sin embargo, han cambiado algunas cosas. Por un lado, hemos podido ver cómo las razones que nos conducían a oponernos a esta infraestructura se han multiplicado. Económicas, ecológica, políticas, todas ellas basadas en el puro y simple sentido común, hacen de este TAV un auténtico escándalo. Por otro, las tramas de corrupción salidas recientemente a la luz han reforzado la hipótesis de que tras esta obra no hay intereses sociales que cubrir sino ocultos beneficios para políticos y grandes constructoras. Y finalmente, la represión no cesa: 3 tartazos de merengue concluyen después de dos años en un juicio surrealista con peticiones de prisión para opositores al TAV.

En lo económico, las cosas han ido a peor. La crisis no cesa, el paro ha aumentado a pasos agigantados, las prestaciones sociales se han ido recortando poco a poco, los tijeretazos en sanidad y educación los sentimos ya en nuestra vida diaria. El dineral que supone el TAV, del que disfrutaría sólo una élite y de cuyo coste se haría cargo toda la sociedad nos resultaba ya entonces del todo incomprensible. Después de dos años, que se siga intentando justificar un gasto así nos parece una ofensa.

En lo ecológico, estamos presenciando una época extremadamente delicada. El cambio climático y el problema energético son realidades que ya podemos ver con nuestros propios ojos. En este sentido, todo el impacto ambiental que genera el TAV es enorme. El atentado ecológico que está ya suponiendo la aberrante Y griega vasca da cuenta de los grandes impactos locales. Pero los daños no son sólo aquí sino también en todos los lugares donde se extraen los recursos para su construcción. Esto nos parecía ya entonces una razón de peso para oponernos al proyecto. Tras dos años, nuestro análisis exactamente es el mismo, sólo que a algunas amenazas más o menos en marcha en Nafarroa (incineradora de Olazti, líneas de alta tensión, fracking, etc.) se unen ya, por desgracia, 14 kilómetros de tierra devastada por el TAV.

En lo político, entendemos que las decisiones que se toman en una sociedad deben ser consensuadas por quienes la componen, y deben atender a necesidades reales de la gente. Desde este punto de vista, el TAV nos parecía y nos parece inadmisible. La que, de realizarse, sería la infraestructura más cara de la historia de Navarra, es una obra que, por un lado, no cubre ninguna necesidad sino que es un lujo para una minoría. Por otro, no ha habido ningún tipo de debate social abierto sino más bien engaños, ocultación y oscurantismo. El TAV es una imposición, llevada a cabo por impostores. 

Después de dos años, a lo inadmisible se añade lo ridículo y lo ilegal. Lo ridículo porque el antiguo corredor se queda en un penoso petacho de TAV de sesenta kilómetros de Castejón a Campanas, sin mayores visos de continuidad. Y lo ilegal porque el Tribunal Superior de Justicia de Madrid sentenció que las Declaraciones de Impacto Ambiental estaban caducadas en el inicio de obras por lo que el TAV pasa incluso a quebrantar la ley. Si el Imperio Romano tuvo una época de expansión a la que siguió su posterior declive y caída, parece que también nuestra sociedad comienza ya a despedirse de su época de “esplendor”. Crisis, desahucios, paro, miseria… Ante esta nueva etapa urge hacer lo que en aquella ocasión no se hizo, y lo que tendríamos que haber empezado a hacer hace ya mucho tiempo: transformar el modelo social. Y para ello, detener de inmediato las obras del TAV es un primer paso indispensable, pues el TAV representa a la perfección dicho modelo. Sin embargo, quienes pretenden dirigir nuestros destinos siguen reproduciendo los mismos valores que llevaron a Roma al desastre y que llevarán a nuestra sociedad por el peor de los caminos: el del despotismo y la desigualdad.

El Gobierno Vasco con la “Y griega” y el Gobierno de Navarra con su “corredor” son el mejor ejemplo de todo esto. Su empecinamiento en el TAV en esta época de recortes y crisis es un despótico delirio que desprecia la voluntad popular a la par que potencia enormemente las desigualdades. El TAV es, en definitiva, un auténtico absurdo.

Desde AHT Gelditu Elkarlana queremos mostrar nuestra solidaridad con las 4 personas que el 18 de noviembre serán juzgadas en la Audiencia Nacional de Madrid por la protesta de los tartazos a Yolanda Barcina. Pedimos el archivo del juicio y denunciamos la desproporción de las penas solicitadas por dicha protesta de carácter cómico.

Por todo esto pensamos que es importante que la movilización social del día 16 de noviembre suponga un aldabonazo para la lucha contra el TAV, por ello invitamos al movimiento opositor al TAV, organizaciones ecologistas, sociales, sindicales y vecinos de las distintas comarcas afectadas, para que secunden y sean partícipes de esta gran movilización”.

Absurdo. Absurdum Maximum Est.

PARALIZACIÓN DE OBRAS YA! NO AL TAV!

AHT GELDITU ELKARLANA NAFARROA

This entry was posted on Astelehena, azaroa 4th, 2013 at 3:07 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. El 16 de Julio varios opositores al TAV de Euskal Herria fueron detenidos en Val Susa
    2. Nota de AHT Gelditu Tolosaldea ante la detención de Xabier Otegi
    3. Uzt.25 - Abuzt.2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea (Durango-Bilbo)
    4. [Zumárraga] El derrumbe en el mayor túnel del TAV destapa graves irregularidades
    5. AHT egiteko obren kostua 247 milioi igo arren, legez egin da oro Oregiren ustez
    6. Uzt. 25 - Abuzt. 2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea
    7. [Eusko Legebiltzarra] AHTko lanetan ez dute kontrol gehiago ipiniko
    8. UPNk onartu du aldatu behar dela AHTa pagatzeko modua
    9. AHT Stop! Ekainak 11, 19:30 Sabin Etxean elkarretaratzea
    10. AHT Gelditu! pregunta al PNV si ampara la corrupción en el TAV

  1. BILAKETA