Gelditour ekimenaren egitarau eta informazio bitartekoen aurkezpena egin du AHT Gelditu! Elkarlanak Fermin Muguruzaren laguntzaz

AHT Gelditu! Elkarlanak Maiatzerako GELDITOUR ekimena prestatu du. Maiatzaren 4tik 31ra AHT-ren proiektuak zuzenean kaltetuko lituzkeen herri eta eskualdeak zeharkatuko ditugu, Kortesen hasi eta Donostian amaituz.

Gelditour aurkezpena Fermin Muguruza

GELDITOUR ekimenaren helburuak honakoak dira:

1.- AHT-ren egitasmoaren nahiz eragingo lituzkeen kalteen inguruko informazioa lau haizetara zabaltzea. GELDITOUR informazio-ekimen erraldoia izango da.

2.- AHT-rekiko oposizioa ikusaraztea. GELDITOUR AHT-ren aurkako mobilizazio ekimen erraldoia izango da; AHT-ren aurkako aldarria kaleratu eta lau haizetara zabaltzeko bitartekoa, hain zuzen ere.

3.- Eragile nahiz sektore sozial ezberdinak AHT-ren aurkako borrokara biltzea. Herriz herri eta eskualdez eskualde, AHT-ren inposaketaren aurka eta herri eztabaida zabalaren alde indarrak biltzeko tresna izango da GELDITOUR. Kolektibo nahiz norbanakoek AHT-ren aurkako dinamikan beren ekarpena egin dezaten ahalbideratuko du.

Guztiarekin, GELDITOUR ekimenak jendarte sektore zabalen AHT-rekiko aurkakotasuna erakutsi, inposaketa errefusatu eta AHT-ren nahiz bere oinarrian den garraio, lurralde antolaketa eta gizarte ereduen inguruko herri eztabaida zabala abia dadila exijitzeko bitartekoa izango da.

GELDITOUR maiatzaren 4an abiatuko da Kortes-etik eta maiatzaren 31an bukatuko da Donostian. Espresuki horretarako prestatutako kamioiak herri eta eskualde kaltetu guztiak zeharkatuko ditu, eta ekimenaren baitan, herri eta eskualdeetan hamaika ekimen burutuko dira, betiere, arestian aipatu aldarrikapen nagusia gogoan (AHT gelditzea eta herri eztabaida zabala abiatzea).

Ekimen horien artean, hauek azpimarratu nahi ditugu:

  • Maiatzaren 4an, Kortes-en GELDITOUR-aren hasiera ekitaldia burutuko dugu, ondoren bazkari herrikoi bat eginez.
  • Maiatzaren 10an, Iruñean “alTAVoz” AHT-ri buruzko formazio jardunaldiak egingo dira egun osoan zehar, arratsaldean kalejira batekin amaitzeko.
  • Maiatzaren 17an, Gasteizen manifestazioa, eguerdiko 12′30etan “Artium”etik abiatuta.
  • Maiatzaren 18an: AHTren obretara martxa, eguerdiko 12etan Urbinatik abiatuta.
  • Maiatzaren 20tik 24ra: era guztietako ekitaldiak Durangaldean.
  • Maiatzaren 24an, Bilbon manifestazioa, 18′30etan Jesusen Bihotzetik abiatuta.
  • Maiatzaren 29an: Uztaritzen, arratsaldeko 6′30etan, Lapurdiko AHT bide berriaren aurkako elkarteen eta AHT Gelditu! Elkarlanaren elkarretaratzea.
  • Maiatzaren 31an, Donostian AHTren aurkako manifestazio nazionala izango da, egun osoko AHT-ren aurkako jaialdiak lagundua.

GELDITOUR ekimen ibiltaria dela eta, mobilizazio horiez gain, herriz herri era guztietako ekintza informatiboak eta ekimenak eratu dira (ikus egitarau osoa).

Bestalde, GELDITOURek zeharkatuko dituen herri eta eskualde guztietan geldialdi informatiboak egingo dira, herritarrek instituzioetatik ezkutatzen zaien informazioa jaso dezaten. Honez gain, bideo labur bat ere proiektatuko dugu, AHT zer den eta zer nolako kalteak eragingo lituzkeen azaltzen duena. Eta guzti hau osatzeko, erakusketa informatibo bat jarriko dugu kalean, egitasmo erraldoi horren ondorio kaltegarriak jendaurrean modu grafikoan azaltzeko.

Bitarteko informatibo hauen artean, gaurko agerraldian GELDITOURen , esku orria eta Fermin Muguruza kantariak AHTren aurkako aldarria zabaltzeko egin duen abestia aurkeztuko ditugu. Abesti honek AHT gelditzeko exigentzia Euskal Herriko txoko guztietan musika doinuen bidez zabaltzen lagundu nahi du.

Guzti honekin, berriz ere azpimarratu nahi dugu, GELDITOUR ekimenak, AHT gelditu eta herritarrei hitza eman dakien exijitzea duela helburu. Herriz herri eta eskualdez eskualde, instituzioak ezkutatzen ari diren informazioa kaleratu, AHT-ren aurkako aldarria lau haizetara zabaldu eta inposaketaren aurka eta herri eztabaidaren alde indarrak biltzeko bitartekoa izango da. Guztion indarraz AHT gelditzea posible delako, herritar guztiak parte hartzera gonbidatzen ditugu.

Bukatzeko, aipatu behar ere, eguneroko jarraipen informatiboa egiteko asmoa dugula. GELDITOUR-aren baitan egunero izango diren ekimenen berri izan nahi duenak, www.ahtgelditu.org web orrian sartu besterik ez du, eta bertan aurkituko ditu biraren inguruko xehetasunak.

+ Info:

(Gara.net)

(Berria)

(Gara)

This entry was posted on Asteartea, apirila 29th, 2008 at 10:28 am and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Gelditour, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

6 Comments so far

  1. Gelditour ekimenaren egitarau eta informazio bitartekoen aurkezpena egin du AHT Gelditu! Elkarlanak k…

    AHT Gelditu! Elkarlanak Maiatzerako GELDITOUR ekimena prestatu du. Maiatzaren 4tik 31ra AHT-ren proiektuak zuzenean kaltetuko lituzkeen herri eta eskualdeak zeharkatuko ditugu, Kortesen hasi eta Donostian amaituz.
    Entzun "Gelditu AHT!". F…

  2. Bideoa dagoeneko euskaltubera igo dute:

  3. Hola, desde México los apoyamos, ojala aqui se hicieran grandes movimientos sobre el ambiente como allá, aca nos vienen a joder el ambiente los grandes empresarios y la gente no dice nada. Muy bueno el tema del komandante, GELDITU AHT!

  4. […] zuzenean kaltetuko lituzkeen hamaika herri eta eskualde zeharkatuko ditu, egitasmoaren inguruko informazioa zabalduz eta AHT gelditzeko eta herri eztabaida zabala jorratzeko aldarria lau haizetara zabalduz. […]

  5. […] Gelditour ekimenaren egitarau eta informazio bitartekoen aurkezpena egin du AHT Gelditu! Elkarlanak … […]

  6. […] Gelditour ekimenaren egitarau eta informazio bitartekoen aurkezpena egin du AHT Gelditu! Elkarlanak … […]

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. AHT Gelditu denuncia en Iruñea el replanteamiento de la obra del TAV en Navarra
    2. 27 de abril Día contra el TAV en la zona de Barañain-Etxabakoitz y Zizur
    3. Comienzan las obras del TAV del tramo Castejón-Cadreita, en la Ribera navarra
    4. Artikulua:”Ipar Euskal Herriko AHTren obrak ez du lehentasunik”
    5. Barcina viaja a Madrid para impulsar dos nuevos tramos del TAV en Nafarroa
    6. AHT Gelditu! ha participado en el Foro Social Mundial 2013 (Crónica)
    7. ¿La patronal de la construcción critica la política de la alta velocidad ferroviaria?
    8. Madrilek ehun milioitik gora zor dizkio Jaurlaritzari, AHTarengatik
    9. Lakua destinará el 59% del presupuesto del Departamento de Política Territorial al TAV
    10. Euskal Y-arentzat dirua aurreratuz, obra azkartu nahi du Jaurlaritzak

  1. BILAKETA